Etiquetas

jueves, 22 de septiembre de 2016

Donostiako Zinemaldia

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Donostia hirian antolatzen den zinemaldia da. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak A maila goreneko zinemalditzat izendatua du. Lehen ekitaldia 1953ko irailaren 21ean izan zen. Europan garrantzitsu, entzutetsu eta zaharrenetarikoa da, Espainian garrantzitsuena eta baita gaztelania hiztunen estatu eremu geografikoan ere. Egoitza nagusia Kursaal elkargunean du, halere zinemaldi honetako zenbait ekitaldi Victoria Eugenia antzokian ere egin ohi dira. Sari nagusiak Urrezko Maskorra film onenari eta ohorezko Donostia Saria dira. 2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez San Sebastián International Film Festival).

No hay comentarios:

Publicar un comentario